XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRAKASKUNTZA Euskal Unibertsitatearen aldeko patronatua bultzatzea erabaki zuen UEUren Kongresuak 150 partehartzaile inguru bildu ziren joan den larunbatean Donostian burututako ekitaldianD.N. Iruñea
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Donostian antolaturiko I. Kongresuan bildutako partehartzaileek euskara eta unibertsitatea uztartzearen bidean Euskal Unibertsitatearen aldeko patronatu bat bultzatzea erabaki zuten joan den larunbatean.
Kepa Altonaga UEUko zuzendariak agurreko mintzaldian azpimarratu zuenez,
Kongresuaren helburuei dagokienez, honako hiruak aipatu zituen Altonagak:
Kongresuan onartutakoaren arabera, UEUren helburu nagusiaren baitan sartzen da Euskal Unibertsitatearen alde lan egite, baina
Hortakoz, Donostian bildutako 150 kongresukideek Euskal Unibertsitatearen aldeko patronatu bat sortzen ahalegintzea erabaki zuten.
Halaxe dio kongresuan onartutako ponentziak.
Bestalde, kongresu honen bigarren atalean, eraketari buruzko ponentzia eztabaidatu zen.
Ponentzia honi aurkeztutako zuzenketa-proposamenak 29 izan ziren eta eztabaida gehien sortu zutenak bazkideengan oinarritutako UEUren egitura berria eta organuen ardura eta eginkizunei buruzkoak izan ziren.
Kongresura bertaratu zirenen artean Euskal Herri osoko partaideak zeuden eta, tartean, Unibertsitate, hezkuntza eta kultura alorretako pertsona ezagun ugari.